XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izango ziren komediaxka pollit
hori besterik eman.
Aita Donostiak bildutako Azken hitza bere zuen buhamesa
elkarrizketak sail horretako
ESZENA: Bi gizon zaldiz.
Horietako bat begibakarra da, eta zaldia ere begibakarra du.
Besteak esaten dio:
Zaldun begibakarra hurbiltzen zaio buhamesari:
ZALDUNAK: Agur, anderetan ziren ederrena.
BUHAMESAK: Bai zuri ere, eguzkiaren ziztarria.
Z: Nondik heldu zara, andre, plazer baduzu?
B: Otezarretik auna, zuk hala atsegin baduzu.
Z: Zenbat ahizpa zarete Otezarren, andre, plazer baduzu?
B: Lau: Maria, Josefa, Katalina eta ni, zuk hala atsegin baduzu.
Z: Zein da ederrena, andre, plazer baduzu?
B: Ni, jauna, zuk hala atsegin baduzu.
Z: Nahi duzu nirekin ezkondu?
B: Bai, jauna, zuk hala atsegin baduzu.
M: Nirekin ezkonduko denak behar du lau sosen fantasia, bi sosen kortesia eta sos baten hara-hona.
B: Jauna, Baionan da fantasia. Jaunetan, kortesia. Bideetan, hara-hona trikun-krak, ez naute nire aitak eta amak zuretzako.
Z: Norendako bada, andre, plazer baduzu?
B: Neronek nahi dudanarentzako, jauna, zuk hala atsegin baduzu.
Z: Ni banintz hura?
B: Munduan besterik ez balego...
Z: Andre, zurekin ezkonduko denak, berak erositako azak jango ditu.
B: Bai, eta ni beranduegi etxeratuko.
Z: Bai, eta nik zu makilaz joko.
B: Bai, eta ni armairu azpian sartuko; trikun krak, ez naute ene aitak eta amak zuretzako.
Z: Andre, errege banintz, errenta onak izango zenituzke.
B: Jauna, Jainkoa banintz, bi begi emango nizkizuke: bat zuretzako, bestea zure zaldiarentzako.
Z: Agur, andre ahalke gabea.
B: Bai, zuri ere, jaun tontoa.